Oiartzun Ohorezko Erregionaleko denboraldia aztertuko dute Kirolez Blai! saioan

Oiartzun Kirol Elkarteko jokalariak Joxe Migel Lopezekin

Oiartzun Kirol Elkarteko jokalariak Joxe Migel Lopezekin

Etzi Oiartzun Kirol Elkarteko Ohorezko Erregional Mailako denboraldi “bikain eta historikoa”-ri buruz hitz egingo dute Joxe Miguel Lopezek gidatzen duen Kirol Blai! saioan (Oiartzun Irratia, FM 107). Larunbateko partida irabazita, bost puntuko aldea ateratzen diote sailkapenean bigarren dagoen Hernaniri. Aritz Bereziartua Giovani Ohorezko Erregional taldeko aurrelaria, Eñaut Fernandez Yogu erdilaria eta Eñaut Loperena Lope atzelaria izango dira irratian. Saioa etzi entzun ahal izango da, 13:15etik aurrera eta errepikapena 20:30ean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.