Lasterbidean Lasterketako ibilbidea egingo dute aste honetan

Lasterbidean Lasterketa ekainaren 2an bada ere, aste honetan hiru entrenamendu saio egingo dituzte bidea ezagutzen joateko. Ibilbide luzea zein laburra egingo dituzte. Lehenengoa etzi (hilak 15) izango da, 15:30ean; hurrengoa igandean (hilak 19) egingo dute, 10:00etan; eta hirugarrena hilaren 26an (igandea ere), 10:00etan. Doneztebe plazatik abiatuko dira hiru alditan. Ostegunean herri batzarra Herri batzarra izango da datorren ostegunean, 19:30ean, udaletxeko areto nagusian. Lasterketaren nondik norakoak azaltzeaz gain, lan taldeak ere osatuko dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.