La Magdalena elkarteak Sendaviva bisitatuko du
Castejongo Sendaviva parkera txangoa antolatu du Alabergako La Magdalena erretiratuen elkarteak. Ekainaren 29an joango dira, eta aurretik izena eman beharko da elkartera joanda. Elkartea astearte eta ostegunetan dago zabalik, 17:00etatik 19:00etara arte.