Antxoberfest arrakastatsua izan da
Bukatu da Antxoko II. Garagardo Festa, Antxoberfest.
Ostegunean zabaldu zituen ateak auzolanean oinarritutako herri festak, eta igande goizaldean itxi zuten Gure Zumardiko karpa. Bitarte horretan milaka garagardo litro, ehunka kilo jaki eta oso giro ona banatu ditu Antxon festak. Bertatik ateratako dirua sanferminak finantzatzeko erabiliko dute. Ondoko irudiak larunbatekoak da, American Crazy Cars taldekoen autoenak.