Pasaiako EAJk Donibaneko alkateordeari egindako erasoa salatu du

Pasaiako EAJrentzat aste honetan Donibaneko alkateordeari egindako erasoa, eta aurretik egin ziotena, “erabat arbuiagarriak” dira. Hala, EAJren udal taldearen bozeramaile Nahikari Oterminen uste du “ekintza hauek sano ez dagoen norbaitek eginak, eta ez du inondik inora bere ekintzekin gutako inor ordezkatzen”. Halaber, “arrazoi ezberdinengatik” erasoak jasotzen dituzten pertsona guztiekin daudela adierazi du Pasaiako EAJk, “eta horiek guztiak ere arbuiatu nahi ditugu”. Atzo arratsean alkateordeari babesa adieazteko agerraldia egin zuten hainbat herritarrek. Erik Rios EAJren zinegotzia horien artean izan zen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.