Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Oihana Etxabarrieta: San eta Santa light

admin
Bidasoa
2013/05/10
Telebista piztu dut apur bat deskonektatzeko, serie txoro bat ikusi eta buruari bueltak emateari uzteko, off-ean geratzeko. Bai, aitortzen dut horrelakoetan meditazioan hasi baino hobekiago funtzionatzen didala telebistarenak. Baina kontua ez da hori. Deskonektatzea lortzen dut seriea ikusten ari naizenean, tramak aurrera egiten duenean, baina iragarkiek, nire meditazio kapazitatea puskatu egiten dute. Ez dut oraindik hauetaz paso egiteko teknikarik garatu (lortzerakoan maestro zen titulua emango didatela uste dut). Eta hortxe nago ni, iragarki guztiak banan-banan begiratzen, aztertzen, neurtzen … “… Kirol gehiago egiten hasi beharko zenuke … Zereal integralak jaten hasi beharko zinateke …” Stop! Hasi da Bikini operazioa eta iragarkiek dei indiskriminatua bota didate. Paso. Zerealaren iragarkian uretan arazorik eta konplexurik gabe sartzen diren hiru neska argalak bezala sartu nahi dut uretan, hain argal egon ez arren. Argaltzeko krema jarrita duen neskak bezala egin nahi dut lo, biluzik eta sakon, baina kremarik gabe. Bere buruarekin pozik azaltzen den neska izan nahi dut, operazio-gelatik pasa gabe. Ez da erraza gaur egungo gizarte honetan hondartzara joaten hasteko garaia emakume eta gizon askorentzat. Sortu dugun iruditegi perfektu horren gatibu gara gu ere, eta urtero-urtero zaila egiten da gure azal txuriak eguzkitan jartzen hastea. Eta badaezpada, hala ez bazen, hor daude iragarkiak uneoro hori gogorarazten. Hondartza batera joateko gorputz perfektuaren jabe ez zarela azpimarratzen dizute. Gorputzaren tenplua sortu dute publizitate etxeek. Gurtu beharreko gorputz perfektuak dira gure gaur egungo jainko eta jainkosak, 90-60-90 neurriak dituzten panpinak eta puztutako beso eta hankak dituzten Action-Manak. Baina hori besterik ez dira, panpinak. Errealitatean existitzen ez direnak. Eliza guztietan bezala, existitzen ez den hori gurtzen da ere honetan. Eliza guztietan bezala, doktrina hori predikatzen dutenek gure diruarekin betetzen dituzte poltsikoak. Eliza guztietan bezala paradisua predikatuz, sinestunak txintxo eta isilik mantentzen dituzte. Beraz, eliza horretan zaudela eta gustura zaudela uste baduzu, eta kontziente bazara horretaz guztiaz, ados. Bestela, animatu zaitez horma ilun eta hotz horietatik ateratzen, eta eguzki egun hauetan, zure gorputz maitagarri hori, zurea dena eta horrelakoa dena, kalera ateratzen. Bikiniarekin, trikiniarekin, bainujantziarekin, arroparekin edo ezer gabe. Baina atera ezazu eta gozatu ezazu eguzkiaz, demonio!
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.