Antxoko Luzuriagako etxebizitzek itxura hartu dute

Honakoa da, gaur, etxebizitzen itxura

Honakoa da, gaur, etxebizitzen itxura

Antxoko Luzuriaga eremuaren lehen fasearen barruko etxebizitzak itxura hartzen ari dira pixkanaka. Kanpoko egitura egina dute, eta barrualdetik osatzen ari dira horiek azken asteetan. Bi bloke dira, eta biek ala biek, kanpotik izango duten traza zein izango den antzeman daiteke. Babes ofizialeko etxebizitzak dira, eta 2014an zehar emango dizkiete giltzak jabeei. Luzuriagakoa Pasaiak egun duen hirigintza egitasmo handienetakoa da. San Pedroko Velascokoak ia bukatuta daude, hortaz, San Pedroko arrantzaleen lonja berriarekin nahiz Donibaneko eraikin balioanitzarekin herriaren azken urteetako eraldaketaren berri ematen dute. Gairik mamitsuena, ordea, Trintxerpeko Kaiko Herrerakoa da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.