Abau-Ezkaurre-Isaba zeharkaldia prestatu du Girizia mendi taldeak

Ezkaurre mendia, 2.050 metro

Ezkaurre mendia, 2.050 metro

Zazpi ordu inguruko eta 1.000 metroko desnibela duen zeharkaldia prestatu du Girizia mendi taldeak. Hilabete honetan Abau-Ezkaurre-Isaba zeharkaldia egingo dute mendizaleek, hilaren 18 eta 19ko asteburuan, hain zuzen. Larunbatean Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik (15:30ean) Zurizara abiatuko dira eta gaua Abau aterpean pasatuko dute. Interesdunek Amazkar tabernan, Garmendi txokolategian edo on-line eman behar dute izena. 55 euroko kostua du eta horren barruan sartzen dira autobusa, aterpea, afaria eta gosaria.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.