Xanistebanetako pala txapelketan izena emateko epea igandean (hilak 26) bukatuko da
Xanistebanetako binakako pala txapelketan parte hartu nahi dutenek astelehenetik (hilak 13) hilaren 26ra bitarte dute horretarako aukera. Izena emateko hiru toki daude: Miren, Makutxo eta Amazkar tabernak. Bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu.
Partiden egutegia hilaren 31tik aurrera jakinarazi dute antolatzaileek (Girizia elkartea eta Kataxulo Gaztetxia), emailez zein tabernetan. Finalak abuztuaren 5ean jokatuko dituzte, 18:30etik aurrera.