Ipuin kontaketa izango da bihar Pello Añorgaren eskutik

Pello Añorgak lau urtetik gorako haurrentzat ipuin saioa prestatu du biharko. Beste aldietan bezala, 17:30ean hasiko da baina oraingoan udaletxeko areto nagusian izango da, Manuel Lekuona bibliotekan obrak egiten ari baitira. Ez da maiatzeko saio bakarra izango, ordea. Hilaren 16an Maite Francok helduei zuzendutako ipuin kontaketa saioa egingo du, 19:00etan; eta hilaren 23an Lur Kortaren txanda izango da. Kortak 2-3 urteko haurrei kontatuko dizkie ipuinak, 17:30etik aurrera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.