Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

"Arrasto handia utzi zuten trabajadoreek"

admin
Bidasoa
2013/05/08
Gaur goizeko agerraldia, Donostiako Koldo Mitxelenan

Gaur goizeko agerraldia, Donostiako Koldo Mitxelenan

1939tik 1942ra frankistek 12.500 lagun behartu zituzten Pikoketako, Arkaleko, Aritxulegiko eta Jaizkibelgo errepideak egitera, eta horrez gain, zazpi preso langile fusilatu zituzten eta bat “axfisiaz” hil omen zen. Hilaren 19an bide horiek egin zituztenak omenduko dituzte eta horien izenean Irunen aspalditik bizi den Gillermo Aizpuru azpeitiarrak jasoko du omenaldia. Gaur goizean aurkeztu dute omenaldia, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean. Bertan izan dira Kattin Txikiko ordezkariak, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkari bat eta Oiartzungo Udaleko alkatea eta zinegotzi bat. Herriko Kattin Txiki elkartea ibili da ikerketa lanetan eta dokumentala ere prestatu dute. Bertan Aizpuru beraren testigantza jaso dute eta baita hainbat lekuko oiartzuarrenak ere. Dokumentalaren zati bat hilaren 19an bertan proiektatuko dute. Gerraren ondorioak “oso latzak” izan zirela azaldu dute Kattin Txikikoek eta horien adibide dira Batallon de Trabajadores delakoak. “Arrasto handi utzi zuten trabajadoreek”. Eta hitzaren gaineko zehaztapena ere egin dute: “Herriak erabiltzen duen hitza da trabajadore, herritarrek horrela ezagutzen zituzten, trabajadoriak esaten zieten”. Dokumentu asko Oiartzunen Informazio iturriak batik bat bi izan direla azaldu du Txema Gaztelumendi Kattin Txikiko kideak, Oiartzungo artxiboa eta Madrilgo kontu auzitegia. Garrantzizko datuak atera dituzte hortik. “Oiartzunen ukitu gabe zeuden paper mordoa aurkitu dugu, izen askorekin. Errenterian, adibidez, ez dago apenas ezer eta Lezon ere oso gutxi dago”, adierazi du. Hilaren 19ko egitaraua Goizeko hamaiketan hasiko da ekitaldia, udaletxeko areto nagusian. Udalaren eta antolatzaileen agurra eta gero, Gatibulanak frankismoan 1939-1942 proiektua azalduko dute. Ondoren, Kattin Txikik egindako bideoaren zati bat proiektatuko dute eta hori bukatuta Gillermo Aizpuru gatibu lanetan aritu zen trabajadoreari oroigarria emango diote. 12:00etan Gurutzen jarri dituzten panelak inauguratuko dituzte eta hortik (13:00ak aldera) Arritxulo aterpetxean Lesakara doan bidearen panela zabalduko dute. Aldundiko eta udaleko agintarien adierazpenen ondoren, panela inauguratuko dute, agurra dantzatu eta Basarriren bertsoak kantatuko dituzte. Hori eta gero, arrantxua emango da. Bertsolariak eta irrintzilariak bertan izango dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.