Trintxerpeko hirugarren kantu jira, ekainaren 1ean

Musikaz Blairen barruko jardueren artean Trintxerpeko kantu jirak bere hirugarren emanaldia egingo du ekainaren lehen egunean. 12:00etan bilduko dira egun horretan euskal kantu tradizionalak abestera trintxerpetarrak. Emanaldia prestatzeko, baina, hainbat entsegu egingo dituzte, hilaren 13an, 20an eta 27an hain zuzen, 20:15etik 21:15era, alkateordetzaren behealdean. Pasaitarrak eta kanpokoak animatu dituzte bertan parte hartzera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.