Ruandako genozidioa landuko dute ostiraleko jatorrizko bertsioko zine proiekzioan
admin
Bidasoa
1994an kokatuta, Ruandan izandako genozidioa lantzen du filmak
Ostiral honetan, hilak 10, Le jour où Dieu est parti en voyage (Jainkoa bidaian joan zen eguna) filmaren emanaldia izango da Itsas Etxea Auditoriumean, jatorrizko hizkuntzan eta euskarazko azpitituluekin. Emanaldia 20:00etan hasiko da eta sarrerak 3 eurotan salduko dituzte; saioa hasi baino ordubete lehenago irekiko dute leihatila.
Le jour où Dieu est parti en voyage filmak Donostiako Zinemaldian Zuzendari Berrien Saria irabazi zuen eta Historia garaikideko gertakari latz baten izugarrikeriaren muinera bidaiatzen du. Ruandako genozidioa hurbildu nahi dio ikusleari Jacqueline (Ruth Nirere), pelikulako protagonistaren begiradaren bitartez. 1994ko apirilan kokatzen da narrazioa. Genozidioaren lehenengo egunetan mendebaldarrek herrialdetik ihes egin zuten. Ebakuazioa baino lehen, belgikar familia batek teilatupean ezkutatuta utzi du neskamea haren bizitza salbatzeko. Egun batzuk pasa ondoren, aterpea utzi eta herrixkara bere umeen bila joatea erabakitzen du. Han ohartuko da Ruandan benetan zer gertatu den.
Hondarribiko Udaleko Euskara departamenduak, Filmazpit programarekin bat eginez, euskarazko azpitituluak dituzten jatorrizko bertsioko filmak ematen ditu ostiraletan Itsas Etxean. Eusko Jaurlaritzak, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da Filmazpit, eta euskarazko kultur kontsumoa areagotzea bilatzen du.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.