Merka2dasoa bigarren eskuko objektuen azoka, hilaren 25ean

Txingudiko Zerbitzuak erakundeak (Txinzer) Merka2dasoa bigarren eskuko objektuen azokaren ekitaldi berri bat antolatu du hilaren 25erako, Irungo Zabaltza plazan, 10:00etatik 14:00etara. Bertan elkarteek nahiz norbanakoek parte har dezakete egoera onean dauden objektu erabiliak saltzen. Norbanakoei, elkarteei, ikastetxeei, GKE-ei eta saltokiek jar dezakete karpa azokaren barruan. Txinzer-ek jakinarazi du “hondakinen sorrera murrizteko beharraren inguruan herritarrak sentsibilizatzea eta objektuak berrerabiltzea” dela azokaren helburua. Bertan parte hartu nahi dutenek Txinxer-en webgunean eman behar dute izena, bertan dago eskaera orrialdea. Hurrengo azokak uztailaren 25ean Hondarribian eta urriaren 21ean Irunen egingo dituzte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.