Herribide bat konpondu eta bidegorria txukunduko dute Ugaldetxon, auzolanean

Auzolana Ergoien auzoan, iazko abenduan

Auzolana Ergoien auzoan, iazko abenduan

Larunbat honetan Igerobi herribidea konpondu, bidegorria txukundu eta Atamitx pareko zuloak tapatuko dituzte auzolanean, Ugaldetxon. Auzo batzarrean eskaerak jaso zituzten eta eremuaren azterketa egin eta gero, auzolan saioa antolatu dute udalak, Auzolan Brigadak eta auzotarrek. Ugaldetxotarrei zein oiartzuarrei orokorrean deialdia egin diete auzolanera biltzeko. Saioan parte hartu nahi duenak 08:00etan Atamitxera hurbildu besterik ez du, udalak jarriko du beharrezko materiala. Egun berean ere Ergoienen, Auzokalte Elkartearen inguruan hasi zuten auzolanari jarraipena emango diote, jolas-parkea izango den zatian haur-jolasak jartzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.