Herri arteko pilota lehian Ataun eta Oiartzun izango ditu aurrean Errenteriak

Joan den ostegunean egin zuten Herri Arteko Txapelketako zozketa Alegian. Esku pilotan modalitatean Errenteria-Oreretaren kontrarioa Ataun izango da. Hain zuzen, final hamaseirenetan daude sartuta bi taldeak, eta joanekoa ostiral honetan jokatuko dute Ataunen, eta bueltakoa, berriz, hilaren 19an, Errenteria-Oreretan. Pala modalitatean, berriz, Oiartzun izango du aurrez aurre Errenteria-Oreretak. Final-laurdeneko lehiak hilaren 26an eta ekainaren 2an jokatuko dituzte. Buruntzaldea txapelketa Bihar III. Buruntzaldea Txapelketako partida jokatuko dute, 21:00etatik aurrera, Fanderiako pilotalekuan. EPLE eta Usurbil 2 ariko dira eskuz binaka nor baino nor, Senior Mailan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.