Diru laguntzak kudeatzeko tailerra egingo dute Irunen

Irabazi asmorik gabeko erakundeetako boluntarioak diru laguntzen alorrean trebatzeko tailerra antolatu du Irungo Udalak, Gizalderekin eta aldundiarekin elkarlanean. Doan da ikastaro hori, eta horren asmoa da erakunde horietako kideei jakinbideak ematea diru laguntzak aurkezteko eta zuritzeko. Tailerra hilaren 20an, 23an eta 27an egingo dute, 16:30etik 19:30era, Ospitale Zaharreko hitzaldi aretoan. Izaera praktikokoak dira hiru egunetak0 tailerrak. Izena emateko aukera zabalik dute hala nahi dutenek. HAZ zerbitzura deituz (010), edo Irungo Udalaren webgunean egin daiteke hori, hilaren 16ra arte. Ikastaroa praktikoa denez, elkarte bakoitzeko bi kide joatea aholkatu dute antolatzaileek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.