Carlos Ormazabalen hitzaldia, etzi, Donibanen

Carlos Ormazabal aurreko legealdian Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko diputatu izandakoak hitzaldia emango du etzi (maiatzak 9, osteguna), 19:00etatik aurrera Donibaneko zineman. Pasaiako EAJk antolatu du solasaldia. Hondakinen bilketa eta kudeaketari buruz hitz egingo du Ormazabalek, izan ere, aurreko legealdian Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorraren sustatzaileetako bat izan zen. Pasaiako EAJk sanjuandar guztiak animatu ditu hitzaldira joatera, Ormazabalen iritzia “udaletxea aurkezten ari den ikuspegi partzialetik urrun” dagoelako. Aldi berean herritarrek euren iritzia emateko aukera izango dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.