Areto futboleko Kopako finaleko sarrerak agortu egin dira

Irungo Udalak jakinarazi du bere kabuz saltzeko zituen areto futboleko Kopako finaleko sarrerak agortu egin direla. Turismo Bulegoan jarri zituzten horiek salgai maiatzaren 3an, eta berehala agortu ziren; udalak gehiago eskatu, eta bigarren txandako sarrera horiek gaur bukatu dira, hortaz, udalak esan du ez dutela espero sarrera gehiago jasotzea. Hilaren 11n (larunbata da) jokatuko dute final hori FC Bartzelona eta El Pozo Murtzia taldeek, 21:00etatik aurrera, Artalekun.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.