Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Haurrekin geroa eraikitzen, hondakinetatik hasita

admin
Bidasoa
2013/05/06
Haurren Eguna

Gazte Asanbladako kide bat, haurrei buruhandiekin laguntzen

Beste behin, arrakastatsua izan da Hondarribiko Gazte Asanbladak aurten laugarrenez antolatutako Haurren Eguna. Berrogeitahamar haur inguru elkartu ziren atzo arratsaldean Gipuzkoa Plazan, Berrerabili, zaborrik ez sortu, hondakinekin jolastu! leloarekin prestatutako ekintzetan parte hartzera. Hala, hondakinez baliatuta, eta Gazte Asanbladako kideek eta gurasoek lagunduta, buruhandiak eta musika tresnak prestatu zituzten herriko haurrek. Ez zuten lana bukatu, bi egunetan banatu baitute 2013ko Haurren Eguna. Datorren larunbatean goizez elkartuko dira (11:00etan), batetik, buruhandiak margotu eta, bestetik, atzo sortutako musika tresnekin kontzertu bat ematen saiatzeko. Gazte Asanbladako kideen iritziz, “haurrak etorkizuna dira eta ingurumena zaindu behar dela ikasi behar dute, etz zer hobe modu praktikoan ikastea baino”.

“Ingurumenarekin eredugarri izan nahi dugu”

Laugarren urtea bete du Haurren Egunak eta hiru berritasun izan ditu. Batetik, bi egunetan banatu dituzte ekitaldiak, bestetik, jolasak haurrek beraiek sortzen hasi dira eta, azkenik, ingurumenari lotutako ekitaldia izan da. Baina ez da lehen aldia Gazte Asanbladak bere jardunean ekologia kontuan izan duena. Beraientzat, ingurumena zaintzearen beharra zerbait pertsonala da eta “zorrotzak” izan nahi dute horrekin. Zer dela eta hasi zineten Haurren Eguna antolatzen? Xabi Bengoetxea: Gu gazteak gara eta etorkizuna gazteena dela esaten dugu. Baina etorkizuna gazteena izan dadin, haurrek joan behar dute pixkanaka parte hartzen, batez ere elkarrekin. Guk ikusten dugu egungo haurrek, haur parkean ez bada, ez dutela elkarrekin jolasten eta kanpoko jolasak galtzen ari direla. Gernikako (Bizkaia) gaztetxekoek aurten buruhandien tailerra egin dute  eta asko gustatu zaigu zer egin duten, eta hondakinen gaiarekin uztartzeko balio zuenez, hondakinekin egindako buruhandien eta musika tresnen tailerrak antolatu ditugu, jostailuak egin ditzaten eta euren artean jolas dezaten. Beste urteetan guk ekarri ditugu jolasak, eta aurten erabaki dugu beraiek sortzea jolas horiek. Helburua, birziklatu baino lehen hondakin asko berrerabili daitezkeela erakustea… X. B.: Askotan eskoletan teoria asko ematen da, arbelean gauzak oso txukun jartzen dira eta saiatzen dira ikasleei hitzekin irakasten. Horrek balio du, baina umeekin gehiago balio du ekintzak, pragmatikoa izatea eta haurra zikinaraztea, eta erakustea zaborretatik hartutako hodi batekin, iogur batekin eta plastiko puska batekin jolasak, musika tresnak egin daitezkeela. Soinua ateratzen dute eta etxera joaten dira kontent-kontent gurasoei belarriak gozatzera. Laugarren urtea izan du Haurren Egunak eta aurrekoak bezala arrakastatsua izan da. Ibinka Lete.: Bai, Oso pozik gaude jendeak emandako erantzunarekin eta espero dezagun horrela jarraitzea denbora luzerako. Asko zaintzen duzue ingurumena herriko jaietako abordaian, mendian garbitzen izan zarete… Zergatik zaudete hain tematuta ingurumenarekin? X. B.: Nik uste gai horrekin pixka bat zorrotzak izan behar dugula, herri honetan gauza askorekin politika egiten delako oso erraz. Gazte Asanbladarekin serioski hasi ginen lehen urtean, Jaizkibeleko superportuaren gaia landu genuen urtebetez, eta geroztik kontzientzia hartu dugu, baina ez Gazte Asanblada bezala, baizik eta pertsona bezala pentsatzen dugun zerbait delako, eta ahal den heinean aportatu behar dugula uste dugu. Ezin dugu onartu kutsatzea eskubide bat izatea eta txikiei hori erakutsi nahi diegu, euren esku dagoelako etorkizuna nolakoa izango den. I. L.: Bai, norberak bere gain hartu behar du egiten dituen gauzen ardura, kontziente izan behar du, eta zikintzen badu, zikindu duen hori garbitzea garrantzitsua dela jakin behar du. Guk gurea horrela egiten dugu, eredugarri izan nahi dugu, gauzak ondo egin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.