Atez atekoak gaur hasi du bidea Lezon

http://youtu.be/ugr1kMdMECM

Gaur abiatu da atez atekoa Lezon. Goizeko zazpietan hasi da hondakinak gaika biltzeko kamioi berria Lezoko kaleetan eta auzoetan barrena organikoa biltzen. Zubitxo kalean, kamioa heltzearekin batera, agerraldia egin dute Ainhoa Zabalo alkateak, Lorea Intxaurrandieta eta Mikel Arruti zinegotziek, eta Iñaki Errazkin Gipuzkoako Foru aldundiko diputatuak. “Oso pozik” azaldu da Zabalo, atez ateko bilketak lehen urratsak eman dituela-eta, “%80 inguru birziklatuko delako laster Lezon”, eta herritarrek erakutsi duten “inplikazioa” eta “ardura” txalotu ditu. Herritarrek erakutsi duten “parte hartze aktiboa” eskertu du, halaber eta hemendik aurrera orain arte bezala jarraitzera deitu ditu: “Horixe baita Lezo jasangarri  eta eredugarria eraikitzeko bide bakarra”. Lezoren norabidea, eredugarri Lezok hartu duen bidea eredugarri eta txalotzekoa dela esan du  Iñaki Errazkin aldundiko ingurumen diputatuak: “Ingurumen kontuetan eta hondakinen gaiari dagokionean norabide berri batean sartu da Gipuzkoa azken aldian. Gure helburua Zero Zabor lurralde izateko urratsak ematea da eta zentzu horretan eredugarria eta txolagarria iruditzen zaigu Lezok hartu duen norabidea”. Bilketaren egutegia Organikoa astelehenetan, ostegunetan eta larunbatetan bilduko dute; ontzi arinak, astearte eta ostiraletan; papera asteazkenetan; eta errefusa, azkenik, igandetan. Atez ateko bilketa sistema ezarri aurretik %28 eskas birziklatzen zuten lezorrek, atez ateko sistemarekin berriz, %80 ingurura heltzeko helburua du udalak, Zabalok gaur gogorarazi duenez.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.