Pescados Ferreres Anaiak-Umore Ona, gaur, 20:30ean, Donibanen

ferreres anaiakGipuzkoako areto futboleko Hirugarren Mailari agur esan nahi dio gaur bertan Pescados Ferreres Anaiak taldeak. Igoerako play-off-a jokatuko du gaur, 20:30etik aurrera (HITZA-ren papereko edizioan 21:30ean dela jarri dugu; oker dago hori), Goizuetako Umore Ona taldearen kontra, Donibaneko kiroldegian. Ligan, joaneko nahiz bueltako partidan antxotarrak izan ziren garaile goizuetarren kontra, erraz samar gainera. Horregatik, faborito dira Antxokoak. Zaleen laguntza ere izango dute Pescados Ferreres Anaiak taldekoek, haien laguntzarekin Gipuzkoako Bigarren Mailara igotzeko aukera izango dituzte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.