
Irabazleak, finalistak eta atzoko ekialdian parte hartu zutenak, Perurenan
Oarsoaldeko eta Buruntzaldeko euskara zerbitzuetako arduradunek jakinarazi dute zeintzuk izan diren Motxian Eby mezu labur lehiaketaren irabazleak. Oarsoaldeko garailea Ekaitz Benitez izan da, eta Buruntzaldekoa, berriz, Aner Unanue. Bi horiekin batera beste hamar finalisten (bost eskualde bakoitzeko) izenak eman dituzte. Behealdean daude horiek, bakoitzaren mezuarekin.
Euskarazko mezu laburren lehiaketara, bi eskualdeen artean, 178 neska-mutilek bidali dituzte mezuak, denak 12-16 adin tartekoak. Mezuaren bitartez galdera bati erantzun behar zioten: “zmz atzokoa?”. Horra Ekaitz Benitezek lehiaketara aurkeztu zuen erantzuna: “Atzoko euna oso normala izan zn: gosaldu, sofan etzan, bazkldu, sofan etzan, mriendatu, sofan etzan, afaldu ta … FSTAAA!”. Hala, Benitezek zein Buruntzaldeko irabazleak eskualdeko dendetan baliatzeko 200 euroko erosketa bonoa irabazi dute, eta finalista bakoitzak ere bonoa jaso du, kasu horretan 60 eurokoak.
Atzo eman zituzten sariak Perurenan, Buruntzaldearen eta Oarsoaldearen arteko mugan. Bertan izan ziren Migel Mari Torrea Pasaiako Udaleko zinegotzia, Agin Rezola Astigarragako Udaleko zinegotzia, Lur Korta aktorea, Joseba Usabiaga aktorea, eta mezu lehiaketako 12 finalistak.
OARSOALDEKO MEZUAK
Irabazlea
Ekaitz Benitez: “Atzoko euna oso normala izan zn: gosaldu, sofan etzan, bazkldu, sofan etzan, mriendatu, sofan etzan, afaldu ta … FSTAAA!”.
Finalistak
- Zaira Rodriguez: “Atzo berarekin aurkitu nintzen, muino batera eraman ziudan ilunabarra ikustera, hantxe musu bat eman zidan eta lo egin genuen besarkatuta”.
- Lur Gaztelumendi: “Atzokoa? Gaizki, bakizu, zu gabe ez da ezer berdina. Zinera joan ginen, 2 orduko iluntasunean murgiltzera. Nahiago nuke nire alboan bazeunde, iluntasuna argiagoa irudituko zitzaidan zure alboan. Edozer mango nuke zure gaixotasuna sendatzeko. Bestalde, bakizu non aurki gaitzakezun, beti zure bihotzean. Mx 1. Eutsi”.
- Ylenia Alonso: “Atzokoa? Ai ama! Mutilagunakin zinemara joan eta juxtu eskuinean nire gurasoak zeunden, ze lotsa! aurpegia makurtu baina ikusia izan nintzen… ta gainera hurbildu ta galderak egiten.. ezin ahaztu atzokoa!”.
- Oier Mugartza: “Atzo zm pasa genun? pos d kulo: (Bakizu, aburritzen ai giñen ta sin+ zelai batea jun giñen Geo, poliziyak torri zin ta gu korrika jun giñen!”.
- Oihane Iraundegi: “Oo, iby 1era jun ginan ta nere lagunek prakak b4neraino busti zituzten, barre asko in genun, ori by barrea. Galtzerdiak brdak zeudn. Hau bronk!”.
BURUNTZALDEKO MEZUAK
Irabazlea
Aner Unanue: “Ni earki barraketan lagun guztiekin “igel eroan” eta zu zemuz amarekin egun osoan zigortuta jajaja zuk ebai kopiatzea azterketan…!”.
Finalistak
- Eider Mendiluze: “Epa:)Oso ondo, gaua festan pasa genuen. Gainera etxera joaten lagundu zidan “mutil horrek”, gaur plazan berarekin geratu naiz! Gero kontatuko dizut… Muxu:)”.
- Ekiñe Velasco: “Izgarri! Goizin mndia ta puntn 11tako earra. Tsalden zinea, oi prrak peliakin jeje bino oo polit 😉 geo afaya kalen bokatkin t martxaa XD”.
- Oier Olaizola: “Earki, atsalde polita pasa genun 1.zinea jun ginan ta geo zeoze hartu ta etxea. Beak laundu zian. Bueno aio kontaukoizkizut detallek bihar jaja”.
- Maria Ruiz: “Mytia, atzkoa ikragrria izn zn. Nl san… emn zenzkidn lztnak, mxk, san zenzkidn itzk… oyndk zure zaporea dt nre ezpyntan. Bntan MZ!!”.