Bigarren eskuko azoka, bihar, Lezon
Hilabete bakoitzeko lehen larunbat guztietan bezala, bigarren eskuko azoka egingo dute bihar, 10:00etatik 14:00ak arte, Karlos Saldise plazan. Erosteko moduan, herritar orok du eskubidea erabilitako objektu eta bestelakoak saltzeko aukera. Hori egiteko baimena eskatu behar dute interesdunek, 943 52 46 50 telefono zenbakira deituz.