Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Tradizioa eta berrikuntza uztartuko ditu eskulangintza azokak

admin
Bidasoa
2013/05/02
Eskulagintza azokaBihar irekiko dituzte Merkatuzarreko ateak 35.enez, Euskal Herriko Eskulangintza Azokarako. Hiru egunez, zazpi lurraldeetako artisauek egindako lana ikusi eta euren produktuak ikusteko aukera izango da. Urtetik urtera berritasunen bat sartzen saiatzen da Ereintza elkarte antolatzailea, eta aurten berrikuntzarako saltoa emango du. Martxoko artisau jardunaldietan irekitako bidea jarraituz, eskulangintza azokan ere berrikuntza txertatuko dutela jakinarazi du Ereintzak, eta beraz, artisautza tradizionalarekin batera, modernoa edo berritzailea ikusteko aukera izango da. Era berean, Ereintzak Bikaintasun azoka izateko helbururantz eraman nahi du feria, eta aurtengotik abiatuko dela azaldu du Kepa Oliveri elkarteko kideak. Gaur goizean aurkeztu dute 35. eskulangintza azoka, Donostiako Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan, eta Oscar Usetxi Berrikuntzako diputatuak eta Jone Idiazabal Ereintzako lankideak lagunduta egin du agerraldia Oliverik. Feria publikoarentzat erakargarri izatea nahi dutela adierazi du Oliverik, eta zentzu horretan, elkarren artean kontrajartzen diren jarduerak aurkeztuko dituztela jakinarazi du. Saskigintza tradizionala (zumitzarekin egiten dena) eta garaikidea (ehunak eta zuntzak konbinatuz egiten dena) erakutsiko dituzte. Gauza bera altzarigintzarekin: tradizionala eta berria paletekin egiten dena. Ikuskizuna barruan bakarrik ez da izango. Merkatuzarren sarreran Carlos Irazu artisauak zura motozerraren laguntzarekin moldatuko du. Horrekin batera, Oier Elordui errementariak forja tradizionala eta diseinuzkoa erabiliz irudiak egingo ditu. Larunbatean eta igandean goizez nahiz arratsaldez ibiliko dira lanean. 46 artisau Hiru egunez 46 bilduko dira Merkatuzarren. Idiazabalek jakinarazi duenez, hemeretzi izango dira azoka lehenengo aldiz bisitatuko dutenak, eta gehienak, gipuzkoarrak izango dira. Hainbat materialekin lan egingo dute: zura, buztina, papera, burdina, ehunak… Horiek lanean ariko direla azaldu du, jendeari nola lan egiten duten ikusarazi nahi baitiete, modu horretara euren produktua ere gehiago baloratzeko. Bihar arratsaldean zabalduko ditu ateak azokak, 18:30ean, eta larunbat eta igandean goizez zein arratsaldez egongo da irekita: 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara. Sarrerak 2,5 euro balio du. Ekitaldian bi sari banatuko dituzte: artisau produktu onenarena (350 euro) eta erakusmahai onenarena (250 euro). Lehenengoan aldaketak izango dira aukeratzerako garaian. Lehen, eskulan guztiak kontuan izaten zituzten saria ematerako garaian, eta orain, berriz, artisauek lan bakarra aurkeztu beharko dute. Beraz, aukera izango dute hori hobeto lantzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.