Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Herritarren foro bat jarriko dute martxan immigrazioa lantzeko

admin
Bidasoa
2013/04/30
Immigrazio txostenaren aurkezpenaErrenteriako Udalak immigrazioaren gainean egindako txostena aurkeztu du gaur goizean: Immigrazioa Errenterian. Diagnostikoa eta esku hartzeko politikak. Mugak Arrazakeria eta Xenofobiari buruzko azterketa eta dokumentazio zentroak egin du dokumentu hori, eta bertan iritsitako zenbait ondorioren bitartez, udalari zenbait gomendio eman dizkio immigrazio politiketan kontuan hartzeko. Ildo horretatik, horietako bat dagoeneko martxan jarriko du, eta herritarren foroa izango da. Jose Manuel Ferradasek Immigrazio zinegotziak azaldu duenez, etzi, txostena aurkeztuko dute herritarren aurrean, 18:00etatik aurrera, Xenpelar Etxean, eta bertan emango diete foroaren berri, eta dokumentu nahiz forotik ateratako ondorioekin hartuko ditu jarraibideak udalak. Foro hori batetik, “udala eta agente sozialen arteko hausnarketa, topaketa eta eztabaidarako gune” izatea nahi dutela jakinarazi du Ferradasek, eta baita “pertsonen arteko ezagutza eta aitortzarako espazioa” izatea ere. Ferradasek Julen Mendoza alkatearekin batera diagnostikoa enkargatzearen arrazoiak eman ditu. Mendozaren esanetan, lan ildoak markatzerako garaian garrantzitsua da halako azterketa bat esku artean izatea, eta gainera, udalak hasieratik Errenteria-Orereta herri anitza dela eta jatorri ezberdinetako jendeak osatzen duela argi eduki duenean: “Hasieratik oso argi genekien ezin duela inolako gatazkarik sortu daukagun kultura aniztasun horrek”. Hala, 50ko, 60ko eta 70ko hamarkadan Espainiako Estatutik etorritako eta duela hamarkada batzuk mundu osotik etorritako etorkinak daudela jakinarazi du Ferradasek, eta azken horien artean, 80 herrialdetatik etorritakoak daudela eta herrian erroldatutakoen %7,3 direla. Mikel Mazkiaran eta Silvana Luciani Muganeko kideek eman dituzte txostenaren gaineko xehetasunak. Mazkiaranek nabarmendu du halako diagnostiko baten beharra, Donostia kenduta, Gipuzkoako bigarren herri populatuena delako Errenteria-Orereta, eta etorkinen kasuan, lurraldeko batez bestekoa (%6,5) baino zertxobait altuago dagoela kontuan hartuta. Metodologia aldetik, elkarrizketak erabili dituzte, eta gaika banatutako eztabaidaguneetan banatu dituzte partaideak: gizarte zerbitzuak, hezkuntza, kultura, euskara, emakumea, erlijioa eta hiritarren segurtasuna. Ondorioak Hortik zenbait ondorio atera dituzte, eta lau arlotan banatu dituzte: harrera, sentsibilizazioa, formazioa eta parte hartzea. Harrerari dagokionez, beharrezkotzat jo dute batik bat herrira etortzen direnentzako harrera plan integral egitea eta baliabideen gida bat egitea, herrira ahalik eta lasterren moldatu ahal izateko. Era berean, beharrezkotzat jo dute erroldatzearen garrantzia bermatzea, gizarte bazterketa saihesteko. Sentsibilizazioaren aldetik, arlo horretan egiten diren ekimen guztiak herritar guztiei zuzenduta egon behar direla azaldu du Lucianik, eta horregatik, bertako eta etorkinen arteko elkar ezagutzeko espazioak (Bizilagunak eta Gaztelun egiten dituzten afariak bezalakoak) bultzatu behar direla esan du, baita erlijioen gaineko estereotipoak iraultzeko eztabaida bat ere. Formazioaren aldetik, dibertsitate kulturalaren aldetik udaleko langileentzako eta gazte nahiz emakume etorkinentzako formazio espezifikoak behar direla esan du Lucianik. Parte hartzearen arloan, udalak Mugak utzitako lekukoa hartu duela esan du, foroarekin. Horrez aparte, berriz, emakume etorkinak parte hartzeko programak bultzatzea eta herriko egitarauan kultura dibertsitatea kontuan hartzeko eskatu du.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.