
Asiako liztorrak
Etzi, maiatzaren 2an, Asiako liztorren gaineko hitzaldia emango du Egoitz Galartza Gipuzkoako Erlezainen Elkarteko albaitariak. Liztor horiek sortzen dituzten kalteak, egoera eta horren aurrean zer egin daitekeen azalduko du. Hitzaldia udaletxeko areto nagusian izango da, 19:00etan.
Hitzaldia Oiartzungo, Hernaniko, Usurbilgo eta Andoaingo Udalek Asiako liztorren kontra elkarrekin hasitako kanpainaren barruan dago eta Oiartzungo herritarrek ez ezik, eskualdeko beste bizilagunek parte har dezakete.