Partida borobila jokatu dute oiartzuarrek
4-0 irabazi zieten oiartzuarrek Azpeitiako Lagun Onak taldeari. Aritz Bereziartua, Aritz Oiarbide eta Ander Garmendia (2) izan ziren partidako goleatzaileak. Lehen zatia luxuzkoa izan zen, joko betean sartuta egon ziren oiartzuarrak, kalitatezko jokaldiak eginez. Alde handia atera zieten kontrarioei eta azpeitiarrek ezin izan zioten buelta eman emaitzari.
Bigarren zatian azpeitiarrek ez zuten erreakzio saiakerarik egin eta etxekoek partida kontrolatu zuten aukera gehiago sortuz eta partida bukatzeko 13 minutu falta zirenean emaitza borobiltzea lortu zuten.