Ikasleak, udaleko ordezkariekin
Greziako Tesalonika hiriko Gimnasium Epanomis ikastetxeko kideak elkartrukea egiten ari dira egunotan Irungo La Salle ikastetxeko ikasleekin. Hizkuntzari lotutako elkartrukea da. Horregatik, gaur goizean udalak harrera egin die bi ikastetxeetako 21 ikasleri. Hilaren 27an etorri ziren greziarrak Bidasora, eta maiatzaren 2ra arte izango dira bertan. Bitarte horretan, Irunez gain, Donostia eta beste hainbat toki ezagutuko dituzte.