Bertsolari gazteak, Donibanen festan
Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna egin zuten atzo Donibanen. Gipuzkoako Bertsozale elkartearen ekimenez, 14 urtetik beherako hamarnaka bertsolari gazte bildu ziren, eta denek ala denek, Donibanera iritsi ahala, kamiseta arrosa jantzi zuten, herriaren kolorearekin bat egiteko, eta aldi berean, euren etorrera are nabarmenagoa egiteko. Denetik egin zuten egun osoan zehar, bazkaria barne. Honakoak bertako hiru argazki dira: