Maiatzaren 5era aurreratu dute Arantzazutik Leintz Gatzagarako irteera
Artzaintzaren bidea ibilbide berriaren lehen etapa maiatzaren 5ean egingo du azkenean, Urdaburu mendizale elkarteak. Apirilean egitekoak ziren lehenetik, baina elurtegatik atzeratu egin zuten maiatzaren 12ra. Apirilean, azkenean, lehenengo etaparekin beharrean, bigarrenarekin hasi ziren.
Lehen etapa Arantzazun hasiko dute mendizaleek. Bidean, Andarto (1.076) tontorrera igo eta Deriguxa zelaiak zeharkatuko dituzte, eta azkenik, Dorletako santutegitik behera, Leintz Gatzagan bukatuko dute zazpi orduko ibilbidea.
Autobusa egun horretan bertan, 07:00etan aterako da Iztietako autobus geltokitik. Izena emateko, berriz, Urdabururekin jarri behar da harremanetan 943 52 78 79 telefono zenbakian edo bertatik pasata. Juan Olazabal kalean dauka elkartea, eta astearte eta ostegunetan zabaltzen dute 20:00etatik 21:30era.