Errenteriako Udaleko Bilduk eta Ezker Anitzak legegintzaldia hasi zenetik kultura ezberdinen eta identitate-sentimenduen arteko hurbilketa eman dadin lanean jardun duela esan du gobernu taldeak. Horrela erantzun dio Txosna Batzordearen irizpideen gainean Errenteriako PSE-EE alderdiak egindako salaketari, eta
adierazpena egin du horren harira. Txosna batzordeak udalarekin inongo menpekotasun organikorik ez duela, eta beraz, txosnen irizpideak biltzen dituen idatzian ez duela zer ikusirik gaineratu du gobernu taldeak. “Ezasdostasuna” azaldu du azkenik, “ez dugulako onartzen diskriminazioa suposa dezakeen arraza, sexu, erlijio edo identitate sentimendurik”.
Julen Mendoza alkateak El Mundo egunkariaren aurkako akzio legalak hastea aztertzen ari dela jakinarazi du bestalde, “egiari ez erantzuteagatik eta alkatearen eta herritarren irudia kaltetzeagatik”.