Hendaiako kontserbatorioan izena emateko epea ireki dute

Kontserbatorioko egoitza

Kontserbatorioko egoitza

Epea ireki dute heldu den ikasturtean Kontserbatorioan musika, dantza edo antzerkia ikasi nahi dute haurrek izena eman dezaten. Varietes Antzokian eman behar da izena, han baitu Maurice Ravel Kontserbatorioak herriko egoitza. Izena emateko dosierra jaso behar da eta ekainaren 14a baino lehen beteta itzuli. Sei urtetik gora has daitezke haurrak Kontserbatorioan musika, dantza edo antzerkia ikasten —CP klasetik aurrera—. Informazio gehiagorako edo prezioak zeintzuk diren jakiteko, Kontserbatorioaren webgunea bisitatu daiteke (frantsesez dago).

Maurice Ravel Kontserbatorioaren egoitza Hendaian

  • Helbidea: Antzokiko karrika.
  • Telefonoa: 0559 20 71 13
  • Ordutegia: Astelehen, astearte eta ostegunetan 15:30etik 20:00etara. Asteazkenetan 09:00etatik 12:00etara eta 13:30etik 20:00etara.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.