Josetxo Gamio pala txapelketako finalak jokatzen ari dira

Josetxo Gamio pala txapelketaEuskal Herriko Josetxo Gamio XXX. Pala Txapelketako finalak jokatzen hasiak dira dagoeneko Madalensoro pilotalekuan. Bost final izango dira, bi emakumeenak eta hiru gizonenak. Emakumeetan, Gazte Mailan Gabirondo-Eizmendi eta Senperena-Murua bikoteak arituko dira, eta Helduen Mailan, Naroa-Arrate eta Eneritz-Ariane bikoteek jokatuko dute finala. Gizonetan, Lehenengo Mailan Antxordoki-Telletxea eta Rodriguez-Huegun aritu dira. Bigarren Mailan, Ramos-Zubimendi eta Loidi-Urdanpileta. Eta Hirugarren Mailan, Pagoaga-Pagoaga eta Bikutze-Mikela bikoteak lehiatuko dira. Finalak jokatu eta gero, sariak banatuko dizkiete txapeldunei eta ondoren Girizia elkartean afaria egingo dute txapelketan parte hartu duten pilotariek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.