Buruhandiak eta tute txapelketa Pontikako jaien barruan
Bihar amaituko dira Pontikako jaiak baina bien bitartean egitarau zabalaz gozatzen jarraitzen dute auzotarrek. Arratsaldeko lauretan tute txapelketa jokatzen hasi dira Arramendipe erretiratuen elkartean eta ordu erdi beranduago buruhandiak irten dira, auzoko txikienen gozamenerako. Askaria izango dute azken horiek orain eta aeromodelismo erakusketa auzoko frontoian. Auzoko bizilagunentzat afaria ere antolatu dute gaurko eta eguna amaitzeko berriz, Eureka Musikal Show dantzaldia izango da 23:00etan hasi eta 2:00ak arte.