Jean-Baptiste Salaberri Hendaiako auzapeza auzoz auzo herritarrekin bilkurak egiten ari da. Asteazkenean Hondartzako bizilagunekin izan zen, eta ostegunean, berriz, Geltoki aldekoekin. Datorren astean ere bilduko da hainbat auzotako hendaiarrekin. Hona batzarrak:
- Hilak 30, asteartea, 19:00etan, Herriko Etxean, Hiri barneko herritarrekin batzarra.
- Maiatzak 2, osteguna, 19:00etan Denentzat gizarte zentroan, Intzurako herritarrekin batzarra.
- Maiatzak 3, ostirala, 19:00etan, Lizardiko lehen mailako eskolan, Lizardi, Sopite, Agerria eta Erlaitzako herritarrekin batzarra.