Pasaiako udaleku irekietarako begiraleak behar dituzte

Pasaiako udaleku irekietan begirale izan nahi dutenek maiatzaren 2tik 9ra dute izena emateko aukera. Begirale izan nahi dutenek honako baldintzak bete behar dituzte: 18 urte izatea gutxienez, eta euskaraz jakitea. Hautagaiek azterketa bat egin beharko dute, eta hori gainditzen dutenei merituak baloratuko zaizkie. Hautaketa proba horiek Urtxintxa Atsedenaldiko Hezitzaileen Eskolak egingo ditu, maiatzaren 10ean (ostirala da), 18:00etatik aurrera, Udal Euskaltegian (Trintxerpen dago, Euskadi etorbideko 61. zenbakian). Ondoren, hautatuek oinarrizko prestakuntza ikastaro batean parte hartu behar dute, maiatzaren 31n eta ekainaren 1 eta 2an. Nahitaezkoa da ikastaroan parte hartzea. Begirale izateko eskaerak maiatzaren 2tik 9ra aurkez daitezke, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara Gazteria eta Kirol Sailean (Trintxerpen dago, Euskadi etorbideko 61. zenbakian). Informazio gehiago behar duenak 943 00 43 30 telefono zenbakira dei dezake, edo Pasaiako Udalaren webgunean sartu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.