Lexoti lehiaketako sariak banatu dituzte

Atzo banatu zituzten Haurtzaro Ikastolan egiten duten Lexoti txapelketako sariak. Bertso paperean DBH1.mailako Aiora Mancheño izan da irabazlea eta oroigarriak Josu Ibargoien eta Intza Mitxelenak jaso dituzte. LH6. mailako saritua, berriz, Olatz Irazoki izan da. Bat-bateko bertsotan Jon Otegi, Josu Ibargoien, Xuban Martiarena, Aiora Mancheño, Jokin Irastorza eta Iraitz Mateo aritu dira. LH6. mailako Unax Arriaran, Ander Barkin, Ange Delgado, Beñat Leonet, Ekaitz Salaberria, Kimetz Toledo, Katerin Artola, eta Araitzek agurrak kantatu dituzte. Karmele Mitxelena eta Izaro Toledo izan dituzte gidari. Azken hamabostaldian lanketa berezi batean ibili dira ikastolan. Euskaraz biziko 3. kanpainaren barruan Yul bozketa, irakurzaletasuna eta idazleak ikastetxean izan dituzte, Lexoti txapelketa ere horren barruan sartzen da. Bestalde, Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren hurrengo saioa maiatzaren 3an izango da, Hernanin.
Sariak jasotzen

Sariak jasotzen

Lexoti txapelketa

Lexoti txapelketa

 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.