Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Ion Areitio, Trialsin pilotua: «Iaz atarian geratu nintzen, eta aurten superfinaletan sartzea da nire helburua»

admin
Bidasoa
2013/04/26

Asteburuan hasi zen Munduko Trialsin Kopa, Alemanian. Bertan lehiatuko da bigarrenez Ion Areitio. Hogei urterekin, munduko lau onenen artean sartzea du helburu.

Ion Areitio trialsin pilotua

Ion Areitio trialsin pilotua

Ion Areitio txirrindulariak (Hondarribia, 1992) laugarren postua lortu zuen asteburuan Heubach-en (Alemania) egin zen 2013ko Munduko Trial UCI Kopako lehen proban. 20 hazbeteetako modalitateko Elite Mailan lehiatzen da —beste bat dago, 26koa— eta hirugarren postutik puntu bakarrera geratu zen; 54 puntu egin zituen Areitiok eta 53 Dani Comas katalanak. Benito Ros iruindarrak irabazi zuen proba, 48 punturekin. 2013ko Munduko Trialsin Kopako lehen proba egin zen asteburuan Alemanian. Zer moduz moldatu zinen? Negua nahiko gogorra izan da entrenamendu eta prestakuntza fisikoaren aldetik. Iaz lehenengo bosten artean bukatu nuen Munduko Kopa, eta aurten horrela bukatzea espero nuen. Eta laugarren gelditu naiz, hirugarrenetik puntu batera. Proba nola izan zen ikusita ez dira emaitza oso adierazgarriak, lokatza eta kanpoko faktoreengatik, baina oso kontent nago. Esan dutenez txapelketa lehorrerako prestatuta zegoen, baina ez zen bustirako egokia. Kanpoko jendea asko kexatu da. Hemen, Gipuzkoa eta Euskadiko txapelketetan askotan izan dugu lokatza, euria… Aurten, Gipuzkoakoan lau proba izan dira, eta hirutan eguraldi txarra egin digu. Ni behintzat nahiko ohituta nago. Baina ikusten da jendeari ez zaiola gustatu eta kristoren zalaparta sortu da horren inguruan, baina ez da hainbesterako izan. Zuk zeuk zenbat fiasco (oztopoa ezin gainditzeagatik gehienezko zigorra) egin zenituen? Finaletan oztopo zailenak jartzen dituzte, eta bi eremu eta hiru bira izaten dira. Bira bakoitzeko hiru bat fiasco egiten ditut normalean, maila oso handia delako. Eta Alemaniako probako finalean lehen biran bi egin nituen, eta bigarren biran guztiak, seiak. Lehen biran lehenengoak 23 hanka egin zituen, eta nik 24. Bigarrenerako dena okerrago jarri zen, eta ez nuen gune bat bera ere bukatu. Kopako lehen proban laugarren izan zinen. Zein da zure helburua sailkapen nagusiari begira? Bost proba dira. Hurrengoa Polonian, bi Alpeetan, horiek baino lehenago Europako Txapelketa Suitzan, eta Munduko Kopako azken proba Flandrian. Alemanian ez da superfinalik egin, ez gara finaleko lehen laurak aparte lehiatu. Iaz beti atarian geratu nintzen, bosgarren, eta aurten superfinaletan sartzea dut helburu, ahalik eta proba gehienetan lehen lauren artean geratzea. Ez dago gaizki kontuan izanik bigarren urtea duzula nagusiekin… Bai, nahiko ondo dago. 2011n Elite Mailan nintzen, baina Munduko Txapelketan orkatila puskatu nuen, eta ezin izan nintzen Munduko Kopan lehiatu. Zeintzuk dira Munduko Kopa irabazteko faboritoak? Alemanian nire aurretik geratu diren hirurak. Benito Ros aurrena —Lizarrakoak 11 aldiz irabazi du Munduko Txapelketa, eta lau aldiz Munduko Kopa—. Nik uste Benito eta Abel [Mustieles, aragoarra] direla faborito, eta Dani Comasek agian maila pixka bat baxuagoa izan dezake, baina hirurak dira garaipenerako faborito garbi.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.