Teknologia berriei buruzko bost ikastaro emango dituzte KZgunean

Maiatzean teknologia berriei buruzko sei ikastaro emango dituzte Oiartzungo KZgunean: Google maps; Oinarrizko Internet; Ebay; Facebook; eta Open office writter I eta II. Ikastaro horiek guztiak doakoak dira. Google maps ikastaroa maiatzaren 20an izango da, 16:00etatik 18:00etara. Euskaraz izango da. Oinarrizko Internet 20 orduko ikastaroan emango dute, maiatzaren 6tik 17ra, 16:00etatik 18:00etara. Gazteleraz izango da. Ebay maiatzaren 23an emango dute, 16:00etatik 18:00etara, euskaraz. Facebook ikastaroa maiatzaren 24an izango da, 16:00etatik 18:0etara, euskaraz. Eta Open office writter I eta II lau orduko ikastaroa izango da, maiatzaren 21ean eta 22an, 16:00etatik 18:00etara. Ikastaro hau euskaraz emango dute. Oiartzungo KZgunea arratsaldez egongo da irekita maiatzean, 16:00etatik 20:00etara.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.