San Pedroko mendi lasterketa, larunbatean

Iazko probaren irudia da honakoa

Iazko probaren irudia da honakoa

Trintxerpe Atletismo Taldeak antolatuta, San Pedroko Mendiko V. Herri Lasterketa egingo dute larunbatean. 17:00etan hasiko da proba barrutiko pilotalekutik, eta denera, 13 kilometroko bidea egin beharko dute korrikalariek (zirkuituari bi bira eman behar dizkiote). Helmuga irteeraren toki berberean egongo da, eta dutxatzeko aukera izango dute proba bukatzerakoan parte hartzaileek, gimnasioan hain zuzen. Emakumeen eta gizonen kategorietako lehen bostentzat sariak prestatu dituzte Trintxerpe Atletismo Taldeko kideek. Eta izena emateko hainbat bide daude, honakoak:
  • Herri Krossaren webgunean.
  • Donostiako honako kirol dendetan: U51 eta Laister Kirolak (10 euroan).
  • Egunean bertan, proba hasi baino ordu erdi lehenagora arte, San Pedroko pilotalekuan (13 euroan).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.