Lizeo Eguna egingo dute igandean Donibanen

Lizeo Eguna Lizeo Eguna egingo dute igandean eta aurten musikak protagonismo berezia izango duela zehaztu dute antolatzaileek, “orkestra izango delako aurtengo gaia”. Donibaneko kiroldegiak hartuko du ekitaldia 11:45ean, eta Lizeoko Orkestra Sinfonikoaren emanaldiarekin hain zuzen ere.Ondoren Lehen Hezuntzako, Lehen Hezkuntzako eta DBHko 1. Zikloko ikasleen emanaldiak hartuko du lekukoa. Erretiroa aurten hartuko duten langileei agurra ere egingo diete eta horrekin batera, 1977ko ikasleen promozioa eta aurten Batxilergoa amaituko duten ikasleak omenduko dituzte. Bazkaria eta haur jolasak Omenaldien ondotik, bazkaria egingo dute, 13:30ean haurren txanda izango da eta ordubete beranduago helduen bazkaria hasiko da.Hhaurrentzako jolasak ere antolatu dituzte eta eguna amaitzeko, berriz,  Modestorekin dantzaldia. Lizeotik hezkuntz komunitate guztiari jai egunean parte hartzeko deia egin diote.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.