Larunbatean, dantzarenak izango dira Irungo kaleak

Udaleko, dantza eskoletako eta musika eskolako ordezkariak, gaur

Udaleko, dantza eskoletako eta musika eskolako ordezkariak, gaur

Dantzaren Nazioarteko Egunaren harira …hilaren 29an da–, ekimena antolatu dute Irungo dantza eskoletako kideek, udalak, eta hiriko musika kontserbatorioak. Larunbatean izango da, 19:30etik aurrera Zabaltza plazan, eta ikuskizun handia izango da, bertan hamarnaka dantza eskainiko dituztelako hiriko ehunka dantzarik. Gaur aurkeztu dute ekimena Irungo dantza taldeetako hainbat kidek, musika eskolako ordezkariek, eta Belen Sierra Kultura zinegotziak. Sierrak aipatu du larunbatekoa Irunen dantzaren munduan lanean dabiltzanen “erakustokia” izango dela, “egun animatua izango da, jende asko erakarriko du, eta ikuskizunaz gozatuko dute”. Danza Tatiana, Academia Ainhoa, Pauso-k, Toxic, Academia Miren Gomez eta musika eskolako dantza sailekoek parte hartuko dute ikuskizunean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.