Elizalde Herri Eskolako ikasleak Liburu Eguna ospatzen
Atzo Liburuaren Eguna ospatu zuten Elizalde Herri Eskolan. Horren haritik, mota guztietako ipuin kontaketak izan ziren. Seigarren mailako ikasleek prestatutako irratsaio berezi batekin hasi zuten eguna eta Lur Kortaren ipuin kontaketa saioarekin bukatu zuten. Tarte horretan ikasleez gain, gurasoek ere parte hartu zuten ikastetxean prestatutako ekintzetan.