Igandean, dantzari txikien txanda, Lezon

Lezoko Dantzari Txiki Eguna izango da igandean, Murixka Dantza Taldeak antolatuta. Etxeko taldeaz gain, Errenteria-Oreretako, Getariako, Hernaniko, Oiartzungo eta Zornotzako dantzari gazteak izango dira herriko kaleetatik zehar. 11:00etan elkartuko dira dantzari guztiak Lopene plazan; euria egingo balu, kiroldegian. 12:00etan hasiko dute kalejira, eta 14:00etan bazkaltzera joango dira. 17:00etatik aurrera, dantza talde bakoitzak 20 minutuko emanaldia egingo du Gurutze Santuaren plazan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.