
Bidasoa-Txingudiko kideak eta bisitariak
Komunitate Andinoko hainbat ordezkarik Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko partzuergoa bisitatu zuten atzo. Komunitate horren barruan Hegoamerikako hainbat herrialde mugakide daude, eta zentzu horretan Bidasoko esperientziaren berri izan zuten Boliviako, Peruko eta Ekuadorko ordezkariek. Bisitan, bertakoek bisitariei azaldu zieten nola Irunek, Hendaiak eta Hondarribiak hainbat arlotan elkarlanaren bidea hartu duten, “hiru udalerrien nahiz bertako biztanleen onurarako”. Europako Batasuneko programa zabalago baten harira egin zuten bisita, Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Sailaren laguntzarekin.