
Iazko pala txapelketako finalak
Aurten ere Bidasoan Euskaraz ekimenaren bitartez euskarari bultzada emateko aukera izango dute Hendaia, Urruña, Irun, Biariatu eta Hondarribiko herritarrek. Maiatzaren 3,4 eta 5ean egingo dute, Antxeta Irratiak eta Berttoli nahiz Bakalau elkarteek antolatuta. Pausun izango dira ekimenak.
Hala, bestaren helburua da Bidasoa inguruko herritarrak elkartzea, “Lapurdi eta Gipuzkoa batzen dituen eskualdearen izaera naturala indartzeko asmoz. Elkarteak dira hitzorduaren izaera bermatzen dutenak”. Egun horietan kirola, kultura, afariak eta gastronomia ekimenak izango dira besteak beste. Honakoa da egitaraua
Maiatzak 3, ostirala
- Kantu afaria Xaia ostatuan.
Maiatzak 4, larunbata
- 18:00etan, pintxo lehiaketa eta Euskal Herriko ardo dastaketa, Imuntzo eta Belokik animatuta.
- 22:00etan, jam session.
Maiatzak 5, igandea
- 10:00etatik aurrera, pala txapelketako finalak.
- 11:00etan, Mutxikoak
- Ondoren, bazkaria Xaia ostatuan.
Informazio gehiagorako deitu honako telefonoetara: Antxeta Irratia (05 59 48 36 65 edo 00 34 665 75 50 86; Xaia ostatua: 05 59 20 76 10