Ostegunean
Fenix 11*23 benetazko gertaeretan oinarritutako filma emango dute 20:00etatik aurrera, Niessen zinemetan. Eric Beltran 14 urteko mutikoa da filmeko protagonista. Espainiako Auzitegi Nazionalera eramango dute mehatxu terrorista egitea leporatuta. Hainbat supermerkatuk mehatxuak egiteagatik salatu zuten mutila, honek katalanez etiketatzea eskatuta. Mutila errugabetzat jo zuten. Beltran bera filmaren emanaldian izango da.
Sarrerak 5 euroan eros daitezke Limerick tabernan, eta horrekin batera, pintxopotea jasoko dute sarrera erosten dutenek.
Hemen filmaren trailerra.