Autokonposta ikastaroa emango dute hilaren 30ean

Autokonposta egiteko ontzia

Autokonposta egiteko ontzia

Gero eta gehiago dira autokonposta egiten duten oiartzuarrak eta hondakin organikoak etxean kudeatzen hasiko diren herritarra formatze aldera, Oiartzungo Udalak autokonposta ikastaroa antolatu du. Atez ateko bulegoko informatzailea izango da ikastaroaren gidari. Saioa udaletxeko bigarren solairuko bilera gelan izango da, 19:00etatik aurrera. Interesdunek Atez ateko bulegoan jakinarazi behar dute ikastaroa egiteko nahia; horretarako bulegora bertara joan daiteke (Mendiburu kaleko 5. zenbakia; goizez dago irekita: 08:00etatik 15:00etara) edo telefonoz deitu (900 49 11 11). Udalak nabarmendu duenez, “autokonposta egiteko aski da etxean lorategi zati bat izate, bertan konpostagailua jarri ahal izateko”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.