QR Kodea erabiltzen hasiko da Klink elkartea komunikazioetarako
Klink elkarteak QR Kodea erabiliko du Smartphone telefonoa duten bazkideei barne antolamenduari buruzko informazioa helarazteko. “QR kodea Elkarteko erabilerari lotutako informazioa emateko erabiliko dugu, hala nola, sukaldea, kultur aretoko pantaila edota Wi-Fi sistema nola erabili behar diren argitzeko”, azaldu du Iñaki Gonzalez presidenteak.
Ez da hau Klink elkartetik teknologia berriak erabiltzen duten lehen adibidea. Duela bi hilabetetik WhatsApp aplikazioa erabiltzen hasi ziren, barne informazioetarako. “Komunikazio laburretarako bide azkar, eroso eta merkea dela uste dugu, behintzat orain arte” gehitu du Gonzalezek.
QR Kodeaz eta WhatsApp-az gain, posta elektronikoa erabiltzen dute Klinken. Modu horretan, beste bi eratan baino informazio zehatzagoa jaso ditzakete elkarteko bazkideek.